Eskola Herritarraren formazioa: Ezetz aspertu! Egungo hiperestimulaziotik sormen kontzientera.

Erabiltzailearen aurpegia Hezkuntza Proiektua 2017ko aza. 3a, 21:50

Azaroaren 21ean, arratsaldeko 18:30etan hasita, Aitor Aritzetak eta Goretti Soroak gidatutako saioan, egungo bizi erritmoak eta jasaten dugun gehiegizko estimulazioak, haur zein helduen egoera emozionalean eta gaitasun sortzailean duten eraginaz hausnartuko da.

Egungo gizarteak inposatzen digun erritmo zoroak zuzenean eragiten du gure egoera emozionalean eta sormenean; goizean goiz esnatu, gosaria prestatu, haurrak eskolara eraman, aparkatzeko tokia bilatu, ostiraleko azterketa, batzar hau hemen, beste asanblada hau han… Horrela bizi gara! Eta haurrak beste horrenbeste; eskola, bazkaldu, eskola, ogitartekoa irentsi, ingelesa, kirola, musika, dantza...

Errealitate honen inguruan hausnartzeko, Aitor Aritzeta eta Goretti Soroaren laguntza izango dugu, EHUko Psikologia fakultateko irakasle eta ikertzaileak biak; aspektu emozionalen, gaitasun sozioemozionalen eta sormenaren arloan adituak.

 Saioa teoriko praktikoa izango da eta esan bezala, egungo bizi erritmoak eta hiperestimulazioak haur zein helduen egoera emozionalean eta gaitasun sortzailean duten eraginaz hausnartuko da. Ea bizitza modu pausatuagoan bizitzeko eta ordutegien menpeko garaiotan sormenari tokia egiteko moduak bilatzen ditugun!

Plaza kopurua mugatua egongo da, eta, beharrezkoa izango da parte hartzeko izena ematea udaletxeko harreran (09:00-14:00), telefonoz (943753043) edo online esteka honen bidez: izena eman

Hezkuntza Proiektuak koordinatzen duen egitasmoa da Eskola Herritarra, ekarpen edo zalantzarik izanez gero jarri gurekin harremanetan: soraluzehezkuntza@gmail.com

NOIZ: Azaroak  21, 18:30-20:30

NON: Herriko Antzokian

Online izen ematea