Aurreko ikasturtean bezala, ikasturte honetan ere Soraluzeko Hezkuntza Proiektuaren baitan, Eskola Herritarrari helduko diogu. Motorrak berotzen hasi eta ikasturteari forma emateko, urriak 3an, asteartea, Eskola Herritarraren III. Asanblada ospatuko dugu.
Asanblada honek bi helburu izango ditu. Batetik, orain arte egindakoaren balorazioa egitea (saioen formatua, espazioa…) eta bestetik, ikasturte honetan jorratu beharreko gaien inguruan hausnartzea, ekarpenak egitea, proposamenak aztertzea eta denon artean aurrerantzean egingo ditugun lanketen nondik norakoak zehaztea.
Norbanako zein eragile/elkarte askorentzat egitasmoa ezaguna den arren, komenigarria iruditzen zaigu honen berri ematea eta lerro gutxi batzuetan iazko esperientziaren nondik norakoak azaltzea. Egitasmo honen xedea, hilabetean behin herritarrei zenbait gairen inguruko formazioa eskaintzea da eta orain arte, hiru saioz osatutako blokeetan antolatu da, 2016-2017 ikasturteko azken hiruhilabeteko gai zentrala “Errespetuzko Harremanak eta gatazken kudeaketa” izan zelarik.
Zuretzat nahiz ordezkatzen duzun elkarte/eragilearentzat interesgarria izango delakoan, Urriaren 3an, 18:30etan, Udaletxeko pleno aretoan egingo den asanbladara gonbidatu nahi zaitugu.
Bukatzeko gogorarazi nahi dugu, haurrentzako zaintza zerbitzua behar izanez gero harremanetan jartzeko soraluzehezkuntza@gmail.com helbidera idatziz edo 664547367 zenbakira deituz.