Eskola Herritarraren 3.saio honetan harreman osasuntsuak izateko dauzkagun oztopoetan sakontzen jarraituko da, maiatzeko saioan heldu-haur arteko harremanak landu zen bezala, ekainekoan bikote arteko harremanetan sakonduko da. Harreman parekideak al ditugu benetan? Nola negoziatzen dute bikoteek diruaren, etxeko lanen edo zaintzaren gainean?
Soziologian lizentziatua eta doktorea da Amaia Agirre Migulez UPV/EHUko ikertzailea, eta, bikote eredu berrien inguruko azterketa egin du. Aurrekoak bezala saio hau ere teoriko-praktikoa izango da, eta parekidetasuna posible egiten ez duten oztopo horiek gainditzeko tresnak landuko dira.
Plaza kopurua mugatua egongo da, eta, beharrezkoa izango da parte hartzeko izena ematea udaletxeko harreran (09:00-14:00), telefonoz (943753043) edo online esteka honen bidez: izena eman.
Hezkuntza Proiektuak koordinatzen duen egitasmoa da Eskola Herritarra, ekarpen edo zalantzarik izanez gero jarri gurekin harremanetan: soraluzehezkuntza@gmail.com
NOIZ: Ekainak 8, 18:30-20:30
NON: Herriko Antzokian