Eskola Herritarra: 2.saioaren kronika

Erabiltzailearen aurpegia Hezkuntza Proiektua 2017ko mai. 10a, 10:20

Atzo arratsaldeko ekitaldian haurrei mugak ezartzearen eta askatasunaren gaineko formazio izan zen Antzokian. Gaia korapilatsua izanik herritarren interesa piztu zuen eta bi orduk askorako ematen ez badute ere, gako garrantzitsuak utzi zituen Ane Ablanedo Larrion irakasleak.

Atzo 18:30-20:30 bitartean egin zen eskola herritarraren baitan antolatutako 2.formazio saioa. Helduek haurrekin egunerokotasunean izan ohi dituzten gatazka edota jokaeren inguruan aritu ziren herriko Antzokian elkartutako 16 lagunak.

Ane Ablanedo Larrrionek gidatutako saioak bi zati izan zituen. Lehenik, maila teorikoan azalpen ugari eman zituen; berziki mugen inguruan jardun zuen: Zer dira mugak? Noiz jarri behar dira? Autoritarismoa eta utzikeriaren arteko biderik badago? Hainbat galderei erantzun nahian klabe batzuk utzi zituen, hala nola, haurrak mugak behar dituztela bizitzeko, haurren adin eta gaitasunen arabera dituzten behar ezberdinak bereizten ikasi behar dela, “haurrek bakarrik badakite heldu bilakatzen”…

Bigarren zatian, aldiz, kasu praktikoei eutsi zien. Egunerokotasunean ohikoak diren hainbat kasuren inguruan hausnarketa kolektiboa bultzatu zuen Ablanedok, iritziak elkarbanatuz eta hauen ondorioak aurreikusiz pista ugari jaso zituzten parte hartzaileak. Hala ere, behin eta berriz gogorarazi zuen egoera orokorrek ez dutela erantzun zehatz bat izaten, alegia, kasu bakoitza banaka aztertzea beharrezkoa dela.

Bukatzeko, Hezkuntza Proiektuaren koordinatzaileak gogorarazi zuen 3.saioa Ekainean izango dela eta bertan, “errespetuzko harremanak” gai orokorrari generoaren ikuspuntutik helduko diotela.