Harremanetan sortutako gatazkak bideratzeko ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Hezkuntza Proiektua 2017ko mar. 20a, 12:27

Miren Harizmendi Gonzalez izango da “Errespetua, gatazken eraldatzaile” saioaren formatzailea. Martxoaren 30ean, 18:30tan hasi eta bi ordu iraungo duen saio teoriko-praktikoa eskainiko du herriko Antzokian.

Martxoaren 30ean emango da Eskola Herritarra egitasmoaren baitan antolatu den lehen formakuntza saioa, eta, harremanetan izaten ditugun gatazketatik ikasi eta errespetuan oinarritutako komunikazioa lantzea izango du helburu.

Miren Harizmendi Gonzalez, Gizarte Psikologian doktoregaia eta UEUkidea, izango da “Errepetua, gatazken eraldatzaile” saioaren formatzailea, eta,Martxoaren 30ean, 18:30tan hasi eta bi ordu iraungo duen saio teoriko-praktikoa eskainiko du herriko Antzokian.

Plaza kopurua mugatua egongo da, eta, beharrezkoa izango da parte hartzeko izena ematea udaletxeko harreran (09:00-14:00), telefonoz (943753043) edo online esteka honen bidez: izena eman.

Otsailean herritarrekin egindako asanbladan aipatutako gaia jorratzeko beharra adierazi zen, eta hurrengo hilabeteetan egingo diren formakuntza saioetan gehiago sakontzeko aukera izango da, hala nola, haurren heziketan zein generoaren ikuspuntutik harremanek nola eragiten duten landuko da

 

NOIZ: Martxoak 30, osteguna, 18:30tan

NON: Herriko Antzokian

Online izena ematea: HEMEN

 

Hezkuntza Proiektuak koordinatzen duen egitasmoa da Eskola Herritarra, ekarpen edo zalantzarik izanez gero jarri gurekin harremanetan: soraluzehezkuntza@gmail.com