Eskola Herritarra, ahalduntzerako espazioaren aireratzea gertu da

Erabiltzailearen aurpegia Hezkuntza Proiektua 2017ko urt. 24a, 10:47

Otsailaren 7an egingo da I.asanblada eta bertan interesa duen herritar orok parte hartu dezake. Jadanik intereseko gai batzuk identifikatu diren arren, hala nola, haurren heziketan trebakuntza, sormena, emozioen kudeaketa... asanblan erabakiko dira hurrengo hilabeteetako saioen edukiak.

Hilabetean behin herritarrei formakuntza eskaintzea helburu duen egitasmoa da Eskola Herritarra. Soraluzek herri hezitzailea izateko ezinbestekoa du herritarren ahalduntzean aurrerapausoak ematea eta horretarako tresna izan nahi du Eskola Herritarrak.

Pertsonen garapen integrala helburu izanik, hurrengo hilabeteetan hainbat gai landuko dira, hala ere, lehen pausoa herritarren behar eta nahiak zein diren ezagutzea izango da. Horretarako, Otsailaren 7an, 18:30tan, Udaletxeko pleno aretoan egingo den asanbladara joateko deialdia zabaldu da, edonork inongo konpromesu gabe parte hartu dezake eta iritzi guztiak ongi etorriak izango dira.

Abenduan sarean zabaldu zen inkesta erabiliko da oinarri gisa, nahiz eta asanbladan ekarpen berriak egiteko aukera egongo den, galdetegiaren emaitzak kontuan hartuko dira. Otsailak 7 arte inkesta (laburra) osatzeko aukera dago. inkesta

Herrixak Hezi!

 

ESKOLA HERRITARRAREN I:ASANBLADA

NOIZ: Otsailak 7, asteartea.

NON: Udaletxeko pleno aretoan