Asteazkenean egindako parte hartze saioan haurrek 5000€ko partida zertarako erabiliko den erabaki zuten

Erabiltzailearen aurpegia Hezkuntza Proiektua

Haurren lehentasunen artean daude eskolan iturri berria jartzea, frontoian pilotak ez galtzeko sarea jartzea eta grafitiak ezabatzea.

Kukumixo Asisialdi taldeak dinamizatutako saioaren helburua udal aurrekontuan dauden 5000€ zertarako erabiltzea erabakitzea zen; 2016ko partida izanik, abenduan bertan burutu beharreko lanak lehenetsi zituzten haurrek. Horrela, aurreko urtean martxan jarritako haur eta gazteen parte hartze saioen aurreneko zikloa itxi zen.

Soraluze hobeagoa egiteko haurren lehentasunen artean daude eskolan iturri berria jartzea, frontoian pilotak ez galtzeko sarea jartzea eta grafitiak ezabatzea.

Hasitako bideari jarraipena emateko "Herrixak Hezi" Hezkuntza Proiektuan dagoen Haurren Herriari Ekin ildoa garatuko da hurrengo urteetan. Soraluzeko jolasgune, kale eta espazioaren birpentsatzea eta eraldaketa helburu duen proiektua da, eta, bertan herriko haur eta gazteak izango dira protagonista. Hezkuntza Proiektuko koordinatzailearekin batera Kukumixo Aisialdi taldea arduratuko da proiektu honetaz, eta oraindik garapena guztiz definituta ez badago ere laister jakinaraziko da zer eta nola egitea proposatzen duten.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.