Parte hartze eta ekarpen aberatsa Hezkuntza Mahaian

Erabiltzailearen aurpegia Hezkuntza Proiektua

Talde polita batu ginen atzokoan Hezkuntza Mahaian. Hezkuntza eragileetako ordezkariak, herriko bestelako proiektuetako kideak eta norbanakoak, guztira 33 kide bildu ginen. 

Bertan, Plan Estrategikoak jasotzen dituen 9 proiektuak landu genituen. Kideek, proiektuak ezagutu, iritzia eman eta ekarpenak egiteko aukera izan zuten. Parte hartzea oso ondo baloratu dogu Talde Eragiletik, ekarpena oso aberatsa izan baita. Atzoko proposamenak zirriborroan txertatu, behin betiko dokumentua osatu eta apirilean egingo da aurkezpena. Zorionak eta eskerrik asko proiektu hau sortzen eta bultzatzen ari zareten guztiori. Denon lanari esker Soraluze herri hezitzaile bihurtzeko bidean da. Herrixak Hezi!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.