Hezkuntza proiektua badoa aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Hezkuntza Proiektua

Herriko Hezkuntza Proiektuaren bigarren fasea badoa aurrera. Abenduan ekin zion Talde Eragileak zeregin honi eta apirilean aurkeztuko du behin betiko dokumentua. Hurrengo lau urtetarako Plan Estrategikoa zehaztea izango da dokumentuaren helburua. 

Plana hainbat proiektutan oinarrituko da eta dagoeneko talde eragileak badu lehen zirriborroa esku artean. Prozesu parte hartzailea izanik, otsailean zehar, behar eta arreta berezia eskatzen duten taldeekin lehen zirriborroa konpartitu dugu. Honenbestez, adinekoekin, etorri berriekin, haurrrekin eta gazteekin 4 saio egin ditugu. Helburua beraien iritzi eta ekarpenak jasotzea izan da eta balorazio positiboa izan da, ekarpen aberatsarekin (saio hauetako zehaztasunak Hezkuntza Mahaian emango ditugu). Dagoeneko proposamen hauek hasierako zirriborroan txertatu dira eta hurrengo pausoa Hezkuntza Mahaia deitzea izango da, bertako kideen ekarpen eta oneritzia jasotzeko. Hurrengo astean emango dugu Mahaia batzeko dataren berri. Hezkuntza Mahaia egin ondoren, azken pausoa, behin betiko dokumetua itxi eta aurkeztea izango litzake. Otsaileko saioetako argazkiak gaineratzen ditugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.