Ondare historikoa gorde dezagun

Erabiltzailearen aurpegia Gure Deba Ibaia

El Intermedio -k gogoratu digu Soraluzek bere lana egin zuela Ameriketako Estatu Batuen independentzia lortzeko, mosketeak hornitzen. Eta hori gure aurrekoek elkarrekin asmatu zutelako Euskal Herriko empresa handiena antolatzen. Bertan behera erortzen laga barik, geratzen zaigun ondare historikoa gorde dezagun.

Orain dela 250 urte Soraluzek bere ekarpena egin zuen Ameriketako matxinoen alde, independentzia lortzeko. El Intermedion Guillermo Fesserek esandakoez gain, 55.000 moskete baino gehiago bidali zituen.

Eta hori, zergatik izan zen posible? Soraluzen zegoelako Euskal Herriko industria enpresa handiena, Soraluzeko Suzko Armen Lantegia (ez da nahastu behar Reales Fábricas de Placencia erakundearekin, azken hau erregearen erosketa-bulegoa zen, eta 8 langile besterik ez zituen).

1573,.ean Soraluzeko maisu armaginek sortua kooperatiba moduan, aurki inguruko herrietakoak bildu ziren. Eta 300 urte luzetan Euskal Herriko enpresa handiena bihurtu zen: 1.000-3.000 langile aritu ziren, urtearen arabera. Badago zer ikasi!

Soraluzeko Suzko Armen Lantegiaren aztarna historiko garrantzitsuak gordetzen ditu Soraluzek oraindik: Erregetxe Zaharra, Sagarragako armagin multzoa eta inoizko bi presa armagin handienak: Igareta eta Olabarrena. Eta laurak Ondarearen Zerrenda Gorrian daude, desagertzeko arriskuan daudelako.

Gaur egun euskal politikari guztiak bat datozela industria dela Euskal Herriaren etorkizuna aldarrikatzerakoan, disparatea da aztarna hauek bertan behera erortzen lagatzea.

Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Aldundia eta Soraluzeko Udala deitzen ditugu elkarlanean aritzeko, gure ondare hau balioan jartzeko eta etorkizunerako gordetzeko. Ez litzateke abiapuntu txarra Deba Ibaiaren Plan Integralerako!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.