Fesserrek kontatu zuenez, XVIII. mendean, Estatu Batuek independentzia lortu zutenean, Soraluzeko arma lantegietatik hango armadarentzako material ugari esportatu zuten: "1776an independentzia aldarrikatu zutenean, ez zuten armadarik eta inbentatu egin egin behar izan zuten. Adibidez, hemen, Espainian Gipuzkoako Soraluze Placencia De Las Armas herriko fabriketan 30.000 uniforme egin zituzten Washingtongo armada kontinentalarentzako, oparitu zizkieten 20.000 bota militar, 18.000, 30.000 jake eta milaka errifle eta 200.000 libra lehergai".
Gaiaren inguruko informazio gehiago topa liteke Sorapedian, Estatu Batuetako independentzia gerra atalean.