Gogoratu behar dugu Soraluzeko Plan Orokorrak Olea presa babesten duela; eta URA berak, Olaldeako Plan Berezia onartu zuenean, ez zuela presa apurtzerik eskatu. Horrez gain, ez 2022-2027 Plan Hidrologikoak ezta Uholdeen Arriskuen Planak ez dute Olea presa aipatzen ezertarako.
Hau da, Olaldea proiektu urbanistikoa aurrera ateratzeko Oleako presa ez da batere traba, inundik inora.
2025eko aurrekontuetan Udalak Deba ibaiaren Plan Integrala diseinatzeko partida bat jarri du. Uste dugu plan honek herriko eremu osoa hartu behar duela, Txurrukenetik Igarateraino, eta ez dela erabakirik hartu behar Plana publikatu eta herri bozketa egin arte, oposizioko alderdi nagusiak dioen moduan.
Zuloaga, kokapena kontuan hartuta, ezabatu daiteke.
Diputazioak aurkeztutako proiektua ikusita, Udalak aurka egin behar dio (alegazioak aurkeztu, Diputazioarekin bildu…) eta agindutako Plan Integrala burutu, etorkizuneko erabakien oinarria izango dena.