Presen auzia

Udalak presei buruzko erreferenduma deituko du

Erabiltzailearen aurpegia Gure Deba Ibaia

Hamaika hilabete ixilik egon eta gero, 2023eko urtarrilan aurkeztutako erreferendum eskaerari Udalak modu ofizialean erantzun dio: erreferenduma egin egingo da!

Talde guztiek aho batez babestu dute erabakia, eta aldeko adierazpenak egin dituzte: “Soraluzeko herriaren etorkizuna soraluzetarron esku dago”, “parte-hartze prozesuaren ostean erreferenduma egitea… ez gara sekula herritarrei galdetzearen kontra jarriko”, "aurretik esan genuen bus geltokiari buruzko herri-galdeketa ez zela azkena izango", "...autokritika egin eta ...erabaki genuen herri-galdeketa loteslea deitzea", "zeregina inportantea da, baina nola egiten denak ere garrantzia handia dauka", "soraluzetarrak izan daitezen presei eta ibaiari buruzko erabakiak hartuko dutenak", “erreferenduma = demokrazia”, "demokraziak irabaziko du"…

Eta herriko hainbat taldek pozik hartu dute berria: “erabakitzeko eskubidea, printzipio demokratikoa da”, “gure etorkizuna erreferendum bitartez erabaki nahi dugu”…

Galdeketaren data eta ezaugarriak aurki zabalduko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.