Gure Deba ibaia taldetik hauetxek azpimarratu nahi ditugu:
- Merlin proiektuan, Deba ibaiak gure herrian dituen lau presak eraistea proposatzen da, baina notatzekoa da: Soraluzeko herritarrek ez dutela sekula eskatu halako proiekturik.
- Soraluzeko presei dagokienez, Merlin proiektuan presak eraisteaz aparte ez da beste jarduerarik jasotzen; gainera, URA agentziaren gomendioen aurka dago eta baita Udalaren Hirigintza Planaren aurka ere.
- Gure Deba ibaia taldea Merlin proiektuaren aurka dago, baina ez dago eskumenak dituzten erakundeek (Udala, URA, etab) proposatutako jarduketen aurka, egoki justifikaturik badaude.
- Merlinen aurka egonda ere, azpimarratu nahi dugu herritarrek bidea izan behar dutela Merlin proiektuaren onurei edo kalteei buruzko iritzia azaltzeko. Berau ezagutzeko bide egokiena herri-kontsulta egitea dela deritzogu.
- Espreski Merlin proiektua erreferendum bitartez erabakitzeko, seiehunetik gora sinadura aurkeztu ziren Udalean. Hain zuzen, errespetua eta erantzuna zor zaion eskari bat da.
- Merlin proiektuaz zer izango den (gure presak eraitsi, bai ala ez) Soraluzeko herritarrek ebatzi behar dute, eta EHUk eta GFAk uste bera azaldu dute behin baino gehiagotan. Horretarako funtsezkoena izango litzateke erabakia Soraluzeko herritarrek hartzea eta hartarako borondaterik badago, erreferenduma hurrengo maiatzaren 24ko Udal Osoko ohiko Bilkuran erabaki daiteke.
- Orain arte azpimarratutakoak kontuan izanik, eta Merlinek herriaren etorkizuna hipotekatzen duenez (presak botatzeak ez du atzerabiderik), berretsi egiten dugu Merlin proiektuari buruzko galdeketa behar-beharrezkoa dela, eta gure kanpainarekin jarraituko dugula.