Pankartak eta Herri Ordenantzak

Erabiltzailearen aurpegia Gure Deba Ibaia

Herriko beste talde askoren moduan, gaur goizean Gure Deba ibaia taldekoek pankarta bat esegi dugu Erregetxeko balkoitik. Gureak ez du asko iraun, eguerdian udaltzain batek erretiratu du eta. Herriko ordenantzek diotenez, Udalaren baimena behar da pankartak esegitzeko.

Bat. Ordenantzak halaxe eskatzen badu, bete behar da. Eta kitto. Astelehenean baimena eskatuko dugu gure pankarta esegitzeko “con todas las de la ley”.

Bi. Pozten gara gure Udalak Ordenantzak betetzeko hartu duen jarrerarekin. Eta espero dugu jarrera hau mantenduko duela gaurtik aurrera: bestelako pankartak, txakurren kakak, tabernetako gaueko ordutegiak, gauetako zaratak, urbanismo arau guztiak, terrazek libre laga egin beharko espaloiak… Bestela, herritarrak hasiko dira/ gara pentsatzen ordenantzak komeni denean bakarrik aplikatzekoak direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.