Atzo, urtarrilak 9an sinadura-orriak jaso genituen, MERLIN proiektuari buruzko erreferenduma eskatzeko sinadurak, alegia.
Banan-banan egiaztatzen ari gara, eta oraindik ez dugu bukatu; baina dagoeneko "baleko" bostehun sinadura baino gehiago zenbatu ditugu. Gazte eta zahar, presen aldeko eta kontrako… baina denok erabakia Soraluzeko herriari dagokiola konbentzituta, erabakia ezin dela kanpotik etorri.
Erreferendum eskaera ofizializatzeko, hurrengo urratsa sinadurak Udalari ematea izango da. Eta Gobernu Batzordearekin biltzea eskatuko dugu, beraien iritzia jasotzeko. MERLIN proiektua orain dela hamaika hilabete hasi zenez, espero dugu dagoeneko udalkideek eta alderdiek erabakia eginda izatea.
Jakinaren gainean mantenduko zaituztegu eta, bitartean, MERLIN geratzeko lanean jarraituko dugu.
Baina, gaurko mezua oso bestelakoa da:
Zorionak, Soraluze!