Presen auzia

Gure Deba Ibaia. Eta aurkezpenen ostean, zer?

Erabiltzailearen aurpegia Gure Deba Ibaia

Herritarrak hirugarren hitzaldian.

Ehun pertsona inguru agertu ziren Gure Deba Ibaia taldekoek antolatutako hiru aurkezpenetara eta oso balantze positiboa egiten dugu: diskurtso ofizialaren aurrean, zalantza sanoa eta kontzientzia kritikoa sortzen lagundu dugu.

Aurkezpenetan argi eta garbi agertu genituen Merlinen bi aurpegiak (Europan gauza batzuk esan eta Soraluzen beste batzuk), proiektuaren eskastasuna, greenwhasing-a (ekologia hitza alferrik erabiltzea) eta kontraesan nagusiak. Oso eztabaida interesgarriak sortu ziren gure kezka eta zalantzak erakutsi ondoren.

 

Soraluzen aurkeztu duten proiektua EZ da serioa. Hasiera hasieratik beraien "soluzio" erabat itxia ekarri dute (non geratu dira Merlinen co-design eta co-development?) gure herria eta ibaiaren errealitatea ezagutu barik. Eta ordutik hona ez dute herria hobeto ezagutu, ezta beraien "soluzioa" aldatu.

Plaentxiatarrok erabakiko dugu presak mantendu ala ez, baina oraingo galdera bestea da, ea presak apurtzea nahi dugun MERLINEK PROPOSATZEN DUEN MODUAN.

Hori dela eta, berriz ere eskatzen diogu Udalari erreferenduma deitzeko, proiektu honen aldeko eta kontrako herri iritziak jasotzeko.

Zuk ere hala sinisten baduzu, SINATU ERREFERENDUMAREN ESKAERA!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.