Elkarrizketa saioak
Lehen edizioan, hamaikakoko kide izan ziren Garazi Catalanek eta Myriam Goenagak hizkuntza-bizipenez eta lehen edizio hartan espero zutenaz berba egin zuten.
David Rascon eta Ixa Rodriguez ere elkartu ziren Euskaraldiaz berba egiteko, "eskolan dena erdaraz ikasi zuten azken kintakoak".
Lehen edizio hartan Ione Oregik ahobizi moduan eman zuen izena eta Euskaraldia egin aurretik ere hasia zegoen "entrenamenduak" egiten. Bideoan, Gasteizko Boulevard-ean izandako esperientzia kontatzen du.
Euskaraldirako helburuak
Maddi Garmendiak Belarriprest rola hartu zuen helburu argi batekin: bere lagunartean hizkuntza ohiturak aldatzea euskararen faboretan.
Anton Akizuk Belarriprest rola hartu zuen bere lagunartean hizkuntza ohiturak aldatzeko.
Bittorik Belarriprest rola hautatu zuen Euskaraldirako eta argi adierazi zuen zer eskatzen zuen: "Pido que se me hable en euskera'.