Txapa janzteko garaia da

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia batzordea 2022ko aza. 18a, 17:38

Gaur hasi eta datozen hamabost egunetan txapa paparrean dutela ibiliko dira Euskaraldian izena eman duten ia 500 plazentziatarrak (ixtear da izen-ematea). Entitateei dagokienez, 63 dira euskaraz lasai jarduteko izendatu dituzten Ariguneak (ikus entitateen zerrenda barruan) . 

Atzora bitartean, Soraluzen izena eman duten herritarrak 480 izan dira, baina azkenengo orduetan, oraindik, beste hamarnaka herritarrek dihardute izena ematen. Izena eman duten herritarren artetik % 58a Ahobiziak izango dira, euskarari ahalik eta egoera gehienetan eutsiko diotenak, eta %42a, berriz, Belarriprestak, euskaraz egin diezaieten eskatu eta aldian-aldian euskararen aldeko hautua egingo dutenak.

Azpimarratzekoa da aurreko edizioen aldean, aurten Belarriprest rola jokatuko dutenak gehiago izango direla. Antolatzaileek azaldu dutenez, "nabari da herritarrak rol bakoitzaren zereginak hobeto ulertzen ari direla edizioz edizio. Rola aldatzeko, hala ere, arrazoi bat baino gehiago helarazi dizkigute: belarriprest izanda besteak euskaraz aritzera motibatzea, euskaldun zaharra izan eta belarriprest txapa jantzita rolei hizkuntza gaitasunarekiko lotura kentzea, aurten ahobizi aukeratzea euskaraz askoz gehiago egiteko aprobetxatzeko...". 

Entitateei dagokienez, aurtengo edizioan 55 dira parte hartuko duten entitateak eta guztien artean 63 Arigune osatu dituzte. Ondorengoa da entitateen zerrenda:

- Ana Oruesagasti farmazia

- Aritz Laskurain Fisioterapia Zentroa

- Arrano taberna

- Batzokia

- Belaitz nekazal hornigaiak

- Belarrak denda

- Benito Altzariak

- Bolia taberna

- Bolintxo okindegia

- Carmelo Mendizabal lantegia

- Arcelus denda

- Criado frutategia

- Cristina ileapaindegia

- Elizpe hortz klinika

- Ezoziko Ama Abesbatza

- Futbol zelaiko taberna

- Gabolats estankoa

- Gogortuz Fisioterapia Zentroa

- Gure Esku Soraluze

- Javier A.Z. hortz klinika

- Ibaiondo burdindegia

- Iñarra harategia

- Iratxo goxodenda

- Iterga lantegia

- Izpi Yoga zentroa

- Kutxabank

- Laboral Kutxa

- Loteria denda

- Mabel ileapaindegia

- Mapfre aseguruak

- Mendizabal okindegia

- MGS aseguruak

- Nibiru Tattoo estudio artistikoa

- Okelia harategia

- Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea

- Plaentxi ikastetxea

- AEK euskaltegia

- Sociedad Cooperativa Placencia

- Solozabal autoeskola

- Soraluze BHI institutua

- Soraluze Errugbi taldea

- Soraluze futbol taldea

- Soraluze Makina Bereziak lantegia

- Soraluzeko EAJ/PNV

- Soraluzeko EH Bildu

- Soraluzeko haurreskola

- Soraluzeko Marras Irristaketa taldea

- Soraluzeko Musika Eskola

- Soraluzeko Odol Emaileen elkartea

- Soraluzeko Pilota elkartea

- Soraluzeko txistulariak

- Soraluzeko Udala

- Triskel denda

- Txuritxu gozotegia

- Urrats Dantza taldea

Txapa jaso edota izena emateko

Txapak berebiziko garrantzia dauka ariketa honetan, euskaraz nork ulertzen duen jakitea errazten duelako eta txapa daramanaren hizkuntza jokaeraren berri ematen duelako. Oraindik txapa eskuratu ez dutenentzat, Euskaraldiko mahaia udaletxepean egongo da gaur arratsaldean eta bertan oraindik ere izena emateko eta txapa jasotzeko aukera izango da, 18:00etatik 19:30etara bitartean. Bihartik aurrera, txapa behar duenak udaletxeko harreran izango du jasotzeko aukera.