Bihar hasiko da Euskaraldia

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia batzordea 2022ko aza. 17a, 12:43

Herritarrak Euskaraldiaren mahaiaren inguruan.

Bihar barikua hasiko da Euskaraldia eta beraz, azken orduak dira hizkuntza ariketan izena eman ahal izateko. Antolatzaileek  ariketan irauten duen bitartean txapa paparrean erabiltzearen garrantzia azpimarratu dute.     

Bihar, azaroak 18 hasiko da Euskaraldia eta abenduaren 2an amaituko da. Oraindik izena eman ez duten herritarrek, bi aukera dituzte izena emateko: zuzenean euskaraldia.eus webgunean sartuta, edota gaur eta bihar Euskaraldiko boluntarioek kalean jarriko duten mahaian (18:00etatik 19:30era). 

Txapak jasotzeko, berriz, bihar goizean udaletxean eta arratsaldean Euskaraldiko mahaian jaso ahal izango dira.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.