izen-ematea zabalik

5 saio antolatu ditugu Euskaraldian izena eman duten herritarrak prestatzeko, bazatoz?

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia batzordea

Datozen egunotan, Euskaraldian izena eman duten herritarrei zuzendutako bost saio labur egingo ditugu, elkarrekin hizkuntza bizipenak konpartitu eta azaroaren 18an hasiko den hamabost eguneko ariketa prestatzeko. Saioen egutegia ondorengoa da:

-Azaroak 5, larunbata (11:30 - 12:30)
-Azaroak 8, asteartea (18:30 - 19:30)
-Azaroak 10, osteguna (11:00 - 12:00)
-Az 11, ostirala (15:30 - 16:30)
-Az14, astelehena (18:30 - 19:30)

Parte hartu nahi duzu? Hala bada, bete ondorengo formularioa: labur.eus/prestatu.

Infusioa eta pastak gertu izango dira Santa Anako lokalean (lehen Gogortuz fisioterapia zegoen lekuan). Etorriko zara?

Esazu hitz bat ta sendotuko gara ðŸ˜‰

Dagoeneko 180 plazentziatarrek baino gehiagok eman dute izena. Oraindik izenik eman gabe baldin bazaude, Euskaraldia.eus webgunean duzu horretarako aukera. 

SORALUZEKO EUSKARALDIA BATZORDEA

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.