Hitzez ekiteko garaia

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Unamuno

Hilabete baino gutxiago falta da Euskaraldiaren hirugarren edizioa hasteko eta hain zuzen, horixe iragartzea izan zen zapatuan Plaza Zaharrean egin zen jai kutsuko ekitaldiaren helburua. Hainbat osagai izan zituen: herritarren hizkuntz bizipenetan oinarritutako kontakizun fikzionatuak, Euskaraldiari jarritako bertso berriak, 'Esazu hitz bat' kanta zuzenean interpretatua eta kantuaren koreografia ere dantzatu zuten.

 Euskaraldiaren batzordeak ekitaldian jakinarazi zuenez, dagoeneko izena eman dute 100 plazentziatarrek baino gehiagok eta herriko 40 entitate inguruk. Izen ematea zabalik dago Euskaraldia.eus webgunean eta datozen egunetan jakinaraziko dute Belarriprest eta Ahobizi txapak non jaso ahalko diren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.