Egitaraua goizeko 11:00etan abiatuko da Plaza Zaharrean, Kukumixok umeendako eta familiendako antolatutako hizkuntza jolasekin. Jolasen ostean, 12:30ean, herriko dantzazaleek Euskaraldiaren dantza ikasteko saio irekia egingo dute plazan eta, azkenik, 13:00etan hasiko da #HitzazEkiteko ekitaldi nagusia. Bertan, herritarrek hizkuntz testigantzak kontatuko dituzte eta horrekin batera, hitz neurtuetan kantatu eta herriko hamaika musikarik Euskaraldiko 'Esazu hitz bat' kanta joko dute zuzenean, hala nahi duenak herrian sortutako koreogradia dantzatu dezan.
Ekitaldian mahaia ere ipiniko dute herritarrei Euskaraldian izena emateko aukera eskaini, informazioa eman, arropa eta materialak saldu edota bakoitzak aurtengo Euskaraldirako dituen erronken berri eman dezan.