Tutoriala

Euskaraldiaren kantaren koreografia sortu dute Soraluzen

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia batzordea 2022ko urr. 14a, 12:12

Soraluzeko dantzazale batzuk Euskaraldiaren Esazu hitz bat kantaren dantza koreografia sortu dute, urriaren 22an, Hitzez ekiteko garaia ekitaldian plazaratzeko. Aurretik, entseguak egingo dituzte, lehena, domeka honetan.  

Urrats dantza taldeko dantzazale batzuek Euskaraldiaren kantaren koreografia sortu dute, urrian 22an Plaza Zaharrean egingo den Hitzez ekiteko garaia ekitaldian plazaratzeko. Ekitaldia Euskaraldiaren Batzordeak antolatu du "euskaltzaleak batu eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala ezagutarazteko" helburuz eta Plaza Zaharrean egingo da. Herritarren hizkuntz testigantzekin batera, zuzeneko musika eta dantza ere izango dira, baita izena emateko mahaiak ere. 

Tutoriala eta entseguak

Koreografia ikasteko, tutorial bat zintzilikatu dute Youtuben (albiste honetan ikusgai dagoena) eta horrez gain, ikasi nahi duenarentzako bi entsegu ere prestatu dituzte. Lehena, domeka honetan egingo dute Frontoian, goizeko 11:30ean, eta bigarrena, urriaren 22an bertan, 12:30ean, Plaza Zaharrean. 

'Esazu hitz bat' kanta 

Esazu hitz bat du izena azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean, Hitzez ekiteko garaia lelopean, egingo den Euskaraldiaren hirugarren edizioaren abestiak. Musika eta hitzak Xabier Zabalak eta Andoni Egañak jarri dizkiote, hurrenez hurren. Ahotsak Zea Mays taldeko Aiora Renteria, Petti kantautorea, Maddalen Arzallus bertsolaria, Ainhoa Larrañaga abeslari eta aktorea, eta Egaña berarenak dira.