Ahobizi ala belarriprest? Aukeratu rola!

Euskaraldian parte hartu nahi baduzu, aukeratu ondo zure rola eta eman izena.


AHOBIZI

Euskaraz ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz egiten dut. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eusten diot kideek ulertzen dutenean.

Horrela, orain arte euskaraz izan dituzun elkarrizketek euskarazkoak izaten jarraituko dut; baina, orain arte erdaraz izan diren elkarrizketa batzuk euskaraz edo elebiz izatea ere lortuko duzu.

Jarrera aktiboa izango duzu. Zure harreman sarean dituzun hizkuntza praktikak aztertu eta euskarara aldatzeko aukera duzun guztietan eragingo duzu. Hizkuntza aldaketarako aukeratu duzun harreman horietan ezezik, zure bizitzako esparru guztietan euskaraz arituko zara, ahal duzun guztietan, ulertzen dizuten guztiekin.

Bi aldeek euskaraz ulertzen badute, ez dago euskaraz ez egiteko arrazoi objetiborik eta Euskaraldian gutxiago, Ahobizi eta belarriprest ugari izango baitituzu inguruan.

Ahobizi izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Ahal duzun guztietan euskara erabiltzeko prest? Orduan Ahobizi zara!

 

BELARRIPREST

Aldiro erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, beti ez dut euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskaraz dakitenek niri euskaraz hitz egitea nahi dut, eta horixe eskatzen diet modu esplizituan.

Horrela, orain arte euskaraz izan dituzun elkarrizketek euskarazkoak izaten jarraituko dute, baina orain arte erdaraz izandako elkarrizketa batzuk euskaraz edo elebiz izatea ere lortuko duzu.

Jarrera aktiboa izango duzu, beraz, gonbitea egingo baitiezu euskal hiztunei zurekin euskaraz berba egin dezaten. Oso garrantzitsua da zure funtzioa, euskarazko elkarrizketak sortzen laguntzearekin batera euskara erabiltzeko giro babestua sortuko duzulako.

Ariketa egiten duzun bitartean giro babestua izango duzu, ahobizi eta belarriprest ugari izango baitituzu inguruan.

Belarriprest izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Euskal hiztunei zuri euskaraz hitz egiteko gonbitea egin nahi diezu? Belarriprest zara!