Wikipediaren APPa euskaratuta!

Erabiltzailearen aurpegia Azkue Fundazioa 2018ko ots. 9a, 16:56

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak eta Azkue Fundazioak ikasturte honetan aurkeztu dugun akordioari esker hainbat tresna itzultzeko lana abiatu dugu.OpenStreetMap eta Wikipediako softwarea itzuli ostean, Wikipediaren telefono mugikorreko aplikazioa itzultzen amaitu dugu aste honetan. 

Android zein iOS sistemarako eskuragarri dagoen tresna hau jaitsiz gero, hurrengo gaurkotzean euskaraz erabili ahal izango dute guztiz erabiltzaileek.

Wikipediaren APPak aukera asko ematen ditu telefono mugikor bidez informazio guztira heltzeko. Artikuluak hizkuntza ezberdinetan bilatzeko aukera ematen digu, gure hobespenen arabera, eta azken egunean gehien kontsultatu diren artikuluak eskaintzen dizkigu egunero. Gainera, egunero argazki bat ematen digu, Commonseko komunitateak kalitate handiko irudi gisa bozkatu dutena. Android telefonoetarako eskuragarri dago eta iOS darabiltenetarako ere.

Itzulpen lanekin jarraitzen dugu, eta datozen asteotan beste software batzuk ere euskaraz izango ditugu, guztiok ezagutza gure hizkuntzan eskuratu ahal izateko.