Aurten 25 urte beteko dira I. San Andres pelota txapelketa jokatu zenetik eta horregatik, XXIV. Asier eta Iñakiren omenezko pelota txapelketa berezia izango da.
Hori dela eta, aurtengo edizioan txapelketaren ibilbidea oroitzeko antolatzaileek osatu duten bikote batek jokatuko du. Bikote horrek pelota txapelketaren sorrera eta bilakaera lotzen baititu.
Bi pertsona horiek Enaitz Oruesagasti “Bizkai” eta Koldo Heriz dira. Enaitz, I. San Andres pelota txapelketako txapelduna da. Koldo Heriz berriz, lehenengo edizio hura antolatu zuen Asier Herizen anaia , urte guzti hauetan pelota txapelketa antolatzen eta parte hartzen jarraitzen duena.
Bestalde, txapelketa beti bezela ligaxka batekin hasiko da eta ligaxkaren ostean, final laurdenetako kanporaketa bitartez amaitu.
Ligaxka 5 bikotez osatutako 4 taldetan banatuta dago eta talde bakoitzetik bi bikote onenak igaroko dira final laurdenetara.
Finala uztailaren 12an jokatuko dute San Andresko jaietako zapatuan.
Hurrengo asteetan, pelota txapelketako kamisetak ipiniko dira salgai kalean.
Asier eta Iñaki gogoan! Denak etxera!