Ohikoa den moduan, aurten ere, pilota txapelketa apiril amaieran hasiko da eta uztailaren 12an amaitu, San Andresko jaietako zapatuan. Baina aurtengo edizioa berezia izango da pilota txapelketarentzako, izan ere, aurten 25 urte beteko dira Asier Herizek, lagun talde batekin batera, San Andresko I. Pilota Txapelketa antolatu zuela. Lehen edizio hura, azkenean, ikastolako frontoian jokatu zen, finala ere bai,San andresko frontoiari teilatua egiten zihardutelako.
Urte hartan bertan, irailean, zoritxarreko istripua gertatu zen eta 2002an, txapelketari izena aldatu zioten Asier Heriz eta Iñaki Saezen omenez. Hala ere, 2001tik gaur egun arte, kirol egitasmoak helburu berberak lantzen jarraitu du, besteak beste, herrian pilota zaletasuna sustatzea eta parte hartzaileen arteko harremanak bultzatzea. Bigarren helburu hori betetzeko, besteak beste, bikoteak zozketaz osatzen dira.
Hain zuzen, aurtengo bikoteak osatzeko zozketa Gaztetxean egingo da apirilaren 10ean, 19:00etan. Izena eman nahi duten herritarrek, langabetuek 15€ eta langileek 20€, ordaindu behar dituzte eta kamiseta jasoko dute opari. Epea zabalik izango da apirilaren 10era arte, Bolia, Edurtza eta Gila tabernetan.
2001eko lehen txapelketa hura hilabete hartako Pil-pileanen iragarri zuten ondorengo kartelarekin:
Eskerrik asko Asier eta Iñaki! Gogoan zaituztegu! Denak etxera!