Final handia San Andresko jaietan

Hurrengo larunbata, uztailak 13, San Andresko jaietan jokatuko dira 3.postua jokatzeko partidua eta finala.

3. postua jokatuko duten pelotariak:

Iosu Unanue - Aimar Perez & Aiert Losada - Hodei Tajuelo

Finala jokatuko duten pelotariak:

Ibai Tajuelo - Argoitz Ariznabarreta & Iokin Arrillaga - Unax Sudupe

Sariak:

4. Ardau botila eta txuleta bana.

3. Ardau botila eta txuleta bana.

2. Oroigarri eta Txurrukan asteburuko menu bana.

1. Txapela, txanpana eta Txurrukan asteburuko menu bana.

Sari banaketaren ostean, urteroko parte hartzaileen argazkia aterako dugu, eta ondoren, frontis atzean egin dugun margolanean, argazki parte hartzailea. Animatu argazkira!

Amaitzeko Jokin Oregi "Sortwo" eskertu nahi dugu San Andresen egin digun margolan zoragarriagatik. Plazer bat Jokin!

Baita txapeldun ordeentzako oroigarriak egin dizkigun Manu Cifuentes ere. Eskerrik asko Manu!