XXIII. Asier eta Iñakiren omenezko pelota txapelketa jokatzeari apirilean ekin genion eta ligaxkako bost jardunaldiren ostean erabaki dira final laurdenetako kanporaketak.
Hasteko, aipatu beharra dago ligaxkan zehar lesioak medio bost ordezkok jokatu behar izan dutela eta jokatu beharreko berrogei partiduetatik hogeita hamazazpi jokatu direla. Jokatu gabe geratu diren hiru partiduak penalizatuak izan dira eta ondorioz sailkapenean ezusteko bat baino gehiago egon da.
Amaitzeko, azpimarratu behar da, Asier eta Iñakiren omenezko pelota txapelketak konpetizio sanoa eta parte hartzailea bultzatzen dituela eta ipinita ditugun arauak hauek saritzeko direla besteak beste. Hau dela eta, partaideen konpromesuari eta zintzotasunari garrantzi handia ematen diogu.
FINAL LAURDENETAKO ORDUTEGIA:
Osteguna 13, 19:00tan Unai Rodriguez - Rober Gomez / Unax Sudupe - Iokin Arrillaga
Ostirala 14, 17:00tan Argoitz Ariznabarreta - Ibai Tajuelo/ Jurgi Rascon - Oier Ariznabarreta eta 18:00tan Hodei Tajuelo - Aiert Losada / Eki Elduaien - Ibai Kortabarria
Asteazkena 19, 18:00tan Iosu Unanue - Aimar Perez / Ruben Hernandez -Julen Gallastegi