Aprililaren 11n, parte hartzaileekin Gaztetxean egin genuen batzarrean, urteroko bikoteen zozketa egiteaz gain, pelota txapelketak dituen helburuetaz jardun genuen; parte hartzea sustatzeaz, gazteak pelota giroan batzeaz eta konpetizio sano bat bultzatzeaz.
Helburu hauek lortzeko, azken urteotan egindako aldaketak azaldu eta baloratu ostean, aurten ere bide berean jarraitzea erabaki genuen. Aurten, ordea, epeak aldatu ditugu, final zortzirenak ez ditugu egingo eta final eguna berriro, San Andresko jaietan ospatuko dugu.
Epeen aldaketekin lortu nahi duguna hau da: parte hartzaileekin eta bertaratzen direnekin San Andersen sortzen den pelota giroak final egunera arte irautea, eta parte hartzaileek partiduak adostu eta eskuak errekuperatu ahal izateko denbora nahikoa izatea.
Bestalde, final laurdenetako ligaxka egin beharrean, kanporaketa bitartez egitearen arrazoiak ondorengoak dira: parte hartzaile gehiagok kanporaketa bat jokatzeko aukera izatea, bikote indartsueneri aurrera egiteko zailtasunak areagotzea eta emozio gehiagoko partiduak jokatzea.
Aurtengo txapelketari amaiera emateko, parte hartzaile eta antolatzaileok San Andresko jaietako afarira joango gara.
Honez gain, aurten ere kamisetak erosteko aukera izango da. Parte hartzaileeri banatu ostean, kalean ipiniko ditugu salgai.
Asier eta Inaki gogoan! Euskal presoak etxera!