Izena emateko tabernak Edurtza, Gila, Bolia eta Arrano dira eta momentuan ordaindu behar da, langabetuak 10€ eta langileak 20€. Parte hartzaileek izen ematearekin kamiseta jasoko dute, beraz, izen ematearekin batera kamiseta aukeratzeko taula bete beharko dute.
Parte hartzaileez gain edonork izango du kamiseta eskatzeko aukera. Dirua kamisetak ematean jasoko dugu.
Izen emateko azken eguna apirilak 17an izango da eta zozketa eguna apirilak 19, 19:00tan Gaztetxean. Txapelketa apirila bukaeran hasi eta uztailak 22an amaituko da.
Final eguneko partiduak goizean izango dira eta ondoren Gaztetxean bazkaria egingo dugu.
Txapelketa formatuari dagokionez aldaketak egingo ditugu, orain arte, final laudenak ligila baten bitartez jokatu dira eta aurten kanporaketaz erabakiko dira. Hau guztia, zozketa egunerako, partaide kopuruaren arabera zehaztuko da.
Aurtengoan ere, herriko artista batek egingo dizkigu bigarren sarirako oroigarriak.
Amaitzeko aipatzea, iaz bezela San Andresko frontis atzean murala egiteko baimena eskatuko dugula.