Finala Varelak eta Arrillagak jokatuko dute Rascon eta Catalanen kontra

Uztailaren 16an, larunbata, Asier eta Iñakiren Omenezko Pilota Txapelketaren finala jokatuko da San Andresko frontoian, goizeko 11:00etan hasita. Lehenengo, hirugarren eta laugarren postuak lehiatzeko partidua jokatuko da eta ostean, finala.

Hirugarren eta laugarren posturako partidua:

Eki Elduaien-Asier Fernandez eta Ibai Kortabarria-Gorka Ojea

Finala:

Jon Varela-Iokin Arrillaga eta Jurgi Rascon-Beñat Catalan

Sariak:

1. Txapela, txanpana eta asteburuko menua Txurrukan.

2. Egurrez egindako oroigarria eta asteburuko menua Txurrukan.

3. eta 4. Txuleta eta botila ardoa.

Aurten ere herritar batek egindako oroigarria emango da 2. saritzat. Aurtengoan, Julen Mendikutek egin dizkigu bi oroigarri, eskerrik asko!

Partiduen ostean, parte hartzaile eta antolatzaileon bazkaria egingo dugu Arrano elkartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.