Aurten 30 lagun batu gara XXI. pelota txapelketa jokatzeko eta azken urteetan bezela, ohiko formatuan jokatuko dugu aurtengoa ere.
Bikoteak zozketaz osatu dira eta 3 taldetan banatuta jokatuko dute 1ngo faseko ligaxka. Horietatik 8 bikote sailkatuko dira 2. faseko ligaxkara eta bertatik 4 finalaurrekoetara eta azkenik 2 bikotek jokatuko dute finala.
Finala uztailaren 16an jokatuko dute, arratsaldez eta aurretik elkarrekin bazkalduko dugu San Andresko frontoian.
Horrez gain, idea daukagu finalaren egunerako San Andresko frontoiaren atzeko frontis osoa hartuko duen mural bat egiteko, Jokin Oregiren eskutik (Sor2 izenez ezaguna). Bestalde, aurreko urteetan bezela, 2. sariak herritar batek egingo ditu, aurten, Julen Mendikutek egurrarekin egindako tailak.
Asier eta Iñaki goguan zaittuztegu!! Dispertsiñoari egurra!! Presoak kalera!!