Finalaurrekoak domekan

Domekan, abuztuaren 29an, arratsaldeko 18:00etan finalaurrekoak jokatuko dira San Andresko frontoian.

Ekaina amaieran txapelketa hasi zuten hamabi bikotetatik zortzik jokatu dute final laurdenetako ligaxka abuztuan zehar.

Bigarren fase honetan, bikote bakoitzak hiru partidu jokatu ditu eta lehenengo bi bikoteak erraztasun handiz sailkatu diren arren, bigarren postuetarako lehia oso parekatua izan da.

Ondorengo bikoteek jokatuko dituzte finalaurrekoak:

1.partidua:

Ibai Kortabarria - Iosu Unanue & Iokin Arrillaga - Beñat Catalan

2.partidua:

Gorka Ojea - Hodei Tajuelo & Ander Oñate - Ibai Tajuelo

Finala eta 3. eta 4. posturako partidak irailaren 11n jokatuko dituzte, goizeko 11:30ean.