XX. Asier ta Iñaki pelota txapelketarekin bagoaz aurrera

Txapelketa hasi zuten 12 bikotetatik 8 bikotek izango dute final aurrekoetara sailkatzeko aukera.

Ekaina eta uztaila bitartean 18 partidu jokatu ostean, atzo eman genion amaiera lehenengo faseari. Lehenengo fasean bikote bakoitzak 3 jardunaldi jokatu behar izan ditu eta 12 bikotetatik 8 bikote pasatu dira bigarren fasera.

Bigarren fasea 2 taldetan banatuko da eta abuztuan jokatuko da, berriro ere bikote bakoitzak 3 jardunaldi jokatu beharko ditu final aurrekoetarako txartela lortzeko.  

Final aurrekoak abuztuaren amaieran jokatuko dira eta finala, berriz, irailaren 11n.



 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.