Aurtengoan ere pandemiaren eraginez arau zorrotzak hartu beharrean gaude.
Hori horrela, aurten ere pilota partiduak astegunetan jokatzeko aukera izan arren, jende pillaketak ekiditeko asmoz partidu baten eta bestearen artean, 3 ordu pasa beharko dira. Soilik ostiral arratsaldeetan egongo da partiduak jarraian jokatzeko aukera. Egun haorietan, antolatzaileok beharrezko neurriak hartuko ditugu, bereziki final aurrekoetan eta finalaren egunean.
Izena ematea nahi duenak 20€ (langile) eta 10€ (langabetuek) ordaindu beharko dute eta iazko txapelketa bertan behera utzi behar izan genuelako, iazko partaideek erdia, 10€ eta 5€.
Izen-ematearekin, partaideei kamiseta bana banatuko zaie.
Partaideez gain kamiseta erosi nahi duenak ekainaren 12a baino lehen eskatu behako du. Jarri antolatzaileokin kontaktuan.
Txapelketa ekainaren bukaeran hasiko da eta irailaren 2. astebukaeran amaituko da 20. urteurrenean.
Informazio gehiago, arau eta egutegia osoa, izena emateko tabernetan dago eskuragarri.
DISPERTSIOARI EGURRA!! EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!!