Txapelketa jokatuko duten bikoteak ondorengoak dira:
A Taldea
Rober Gomez -Jon Gallastegi
Markel Albisua-Carlos Yosuan
Argoitz Ariznabarreta-Aitor Barrutia
Julen Gallastegi-Urko Aizpuru
Oier Ariznabarreta-Markel Barrutia
B Taldea
Beñat Katalan–Ibai Tajuelo
Mikel Oregi “Katxo”–Iokin Olamusu
Eki Elduaien–Koldo Heriz
Juanan Martin–Ekaitz Garate
Jokin Arrillaga–Aritz Alustiza
C Taldea
Ander Oñate–Ruben Hernandez
Markel Gil–Jon Heriz
Aratz Olaizola–Ibai Kortabarria
Asier Fernandez–Iosu Unanue
Gorka Ojea–Enaitz Diaz
D Taldea
Mikel Hernandez–Egoitz Placencia
Aritz Perez–Aitor Beretxinaga
Hodei Tajuelo–Gorka Bollar
Ander Heriz–Julen Gonzalez
Mikel Oregi “Letu”–Jurgi Rascon
Partiduen egutegia ikusteko klikatu HEMEN.
Oharra
Ohar honen bitartez, azaltzea nahi dugu, aurtengo txapelketari ekiteko, apiriletik baimenaren zain egon garela, nabarmena da krisi sanitarioak txapelketa baldintzatu digula. Epeeri dagokionez atzeratu beharrean aurkitu gara eta behartuta gaude neurri zorrotzak hartzera. Kantxan, 4 pertsonak solik jokatu dezakete eta harmailetan beharrezko distantziak errespetatu behar dira.
Azken urteotako helburuetako bat izan da garai bateko frontoi eta harmailetako giroa berreskuratzea, eta hau lortzeko asmotan egin izan ditugu ekintza ezberdinak. Adibidez, Arrano elkartean izaten genituen pelotak partaideon eskura, behar eta nahi genituenerako, txapelketak irauten zuen bitartean. Ondo dakigu txapelketa indartsu baten seinale dela gero eta pelota gehiago apurtzea baina aurten antolatzaileok arduratuko gara partiduetara pelotak eramateaz eta behin partidua amaitzean, jasotzeaz. Entrenatzeko pelota behar duten bikoteei, erabilitako pelota bat emago zaie.
Ikusleen segurtasunagatik, aurten ez gara saiatuko fase amaieretako partiduak egun batean ipintzen, ezta, edaria, salda ta txorizorik jasotzen. Final aurreko eta finalari dagokionez, hartu beharreko neurriak hartuko ditugu ikusleen segurtasuna bermatzeko.
Oso konsziente gara neurri guzti hauek azken urteotan lantzen gatozenaren aurkakoak direla eta frontoi eta harmailetako giroa hozten dutela baina beharrezkoak ditugu txapelketa egin ahal izateko. Gainera, ardura eta lana bikoizten digute, txapelketan 75 bat partidu jokatzen direlako.
Antolatzaileok argi laga nahi dugu ez garela polizia lanetan arituko, konpromezu kolektibotan sinesten dugulako. Neurri hauek betetzea partaide guztion ardura izango da, alarmak irauten duen bitartean.
IZEN EMATEA:
• 10€ langabetu eta 20€ langileak (Kamiseta sartzen da)
• Antolatzaileeri eskura edo bizumez ordainduko zaie. Dirua eta kamisetak bikoteka jaso eta banatuko dira. Zozketa egunean edo 1. partiduan.
PILOTAK:
• Antolatzaileek ipinitako pilotekin jolastu beharko da.
• Faseak pasatu ahala pilota berriak sartuko dira motxilan, eta finalean bikote bakoitzari 3 pelota emango zaizkie aukeratzeko.
• Antolatzaileok arduratuko gara pelotak frontoira eramateaz eta behin partidua amaitzean jasotzeaz.
• Guztiok eskura geneukan piloten motxila kentzen dugunez, entrenatzeko pelotarik ez duen bikoteari (8 pilota soilik ditugu horretarako), erabilitako pelota bat emango zaio kamisetarekin batera, nahi dutenean erabiltzeko. Txapelketako partiduetan erabili ahalko da baina horretarako beste bikotearen adostasuna beharko da.
TXAPELKETA:
• Kantxan lau pertsona bakarrik aritu al dira pilotan.
• Harmailetan distantziak errespetatu beharko dira.
• Eskuak garbitzekoa egongo da aurrez eta ondoren erabiltzeko.
• Bikoteak, ordezkoak, txapelketa eta egutegia zozketa bidez egingo dira.
• Txapelketak 4 fase ditu: Ligila, kuartoetako ligila, semifinala eta finala.
• Partiduak San Andresko frontoian jokatuko dira (eguraldi arazorik ezean).
• Sailkapenean berdinketarik balego:
+ 2 bikoteren artean, beraien arteko emaitza hartuko da kontutan.
+ 3 bikoteren artean, tanteo orokorra hartuko da kontutan.
• Partidu bakoitza jokatzeko astebeteko epea.
+ Egutegia ematen denetik txapelketa asten denera, 1 edo 2 aste daude partiduak aurreratzen hasteko.
+ Aurreratzeko aukera, atzeratzeko ez.
+ Epetik kanpora jokatu gabeko partiduak -11 tanto bikoteko.
+ Adostutako orduan ez bada jokatzen, ezin izan duenari 22-0.
+ Bi bikoteren arteako partidu ordua adosteko arazorik balego, atzeratzeko aukera egongo da, beti ere jardunaldiko astearen aurretik jakinarazten bada.
+ Partiduen emaitzak jardunaldiko (igande gauerako) whatsapp taldean idatzita.
• Ordezko zerrenda egongo da.
+ 1. zerrenda 1 faserako izango da. 2. zerrenda 1 faseko eliminauekin egingo da eta 3.zerrenda 1 eta 2 faseko eliminatuekin (Preferentzia 2 faseko eliminatuek).
+ Ordezkoa soilik eskatuko da lesioagatik (lesionatu bezain pronto eskatu behar da).
+ Ordekatzea amaitzean ordezkoa zerrendako azken postura pasako da.
+ Ordezkoak 3 partida jokatzen baditu, txapelketa osoa jarraituko du.
• Final erdietan eta finalean epaileak antolatzaileek ipiniko dituzte. Bikoteko 3 deskantsu (1 min).
• Final aurrekoak jokatzeko astebeteko epea.
• Finala irailaren 12 edo 13an (eguna eta ordua zehazteko).
• Finala ezin bada San Andresko frontoian jokatu, (eguraldia) egunean bertan kiroldegian jokatuko da.
JOKO ARAUAK:
• Sakea 3tik 2 izateko aukera (Norbaitek 3tik 3 ezin badu)
• Sakean 5ta pasa egiten bada betse sake bat dago.
• Partiduak 22 tantotara dira
TXAPELKETA JARRAITZEKO:
• Arranoko kortxoan egongo da egutegia, txapelketaren egitura eta informazioa.
• Partaideen whatsapp taldea dago, ez da derrigorra bertan egotea. Talde hau txapelketa koordinatzeko eta presoen inguruko gaien zabalpenak egiteko izango da soilik.
EGUTEGIA:
Zozketa eguna: ekainaren 18an.
Partiduak jokatzeko egunak: ekainaren 30etik abuztuaren 1era eta abuztuaren 11tik 29ra.
Jardunaldiak aurreratzeko tarteak: Ekainaren 22tik 28ra, abuztuaren 3tik 9ra, abuztuaren 31tik irailaren 5era eta irailaren 7tik 12ra.
Semifinal eta finalak: Irailaren 6an semifinala eta 13an finala.