Amaitu da XVIII. txapelketa!

Asier Fernandez eta Iosu Unanuek jantzi dute aurtengo  txapela,Onar Muguruza eta Jokin Arrillagari irabazi ostean, 3. postua berriz, Jurgi Rascon eta Gorka Ojearentzat izan da eta 4.na Beñat Catalan eta Ibai Tajuelorentzat.

Txapela nork jazteaz gain, azpimarratzekoa da parte hartzeak duen garrantzia,  aurtengoan ere 24 lagunek jokatu dugulako 3 hilabeteotan eta berriz ere San Andresko frontoia betetzea lortu dugulako Asier eta Iñakiren omenez, dispertsio politika salatuz eta euskal presoen etxeratzea aldarrikatuz. Hau lortzeko, ezinbesteko da parte hartzea, zorionak irabazle, partaide, laguntzaile eta ikusleeri!

Eskerrak ematea aurten 2. sariak egin dizkigun Aidor Aizpururi, San Andres elkartekoeri eta baita egunean bertan epaile, aurkezle, argazkilari…. lanetan ibilitakoei.

Amaitzeko, irailaren 8an XVIII. urteurrena izango dela eta, irailaren 7an lehenengo txapelketa azkarra egingo dugu. Finala, irailaren 8an jokatuko da mendi gainean egiten den omenaldiaren ostean.

DISPERTSIOARI EGURRA!!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.