Final nagusia: Fernandez-Unanue vs Muguruza-Arrillaga

Final erdiak jokatuta, uztailaren 13an, 18:30etan, finala eta 3. eta 4. postuetarako partidak jokatuko dira San Andresko jaietan XVIII. txapelketari amaiera emateko.

Final erdietako lehenengo partidua Asier Fernandez eta Iosu Unanuek eskuratu zuten, Jurgi Rascon eta Gorka Ojeari 22-11 irabazi ostean. Partiduaren lehenengo zatia parekatua joan zen arren, bigarren zatian Asier eta Iosuk bikote sendoa egiten dutela erakutsi zuten txapelketa osoan zehar bezela.

Atzo jokatutako bigarren finalerdikoan, ostera, partidua oso parekatua izan zen eta emozioz betea amaierara arte, ikusleen gozamenerako.

Bikoteetako bat Aitor Beretxinagak (Ibai Tajueloren ordezkoa atzoko partidurako) eta Beñat Catalanek (Ander Herizen ordezko 1 fase amaieratik) osatu zuten, eta, bestea, Onar Muguruzak eta Jokin Arrillagak. Bigarren hauek nagusitu ziren, 22-21, azken tantu gogor eta luze baten ostean.

Beraz, 3. eta 4. postuetarako partidua Jurgik eta Gorkak jokatuko dute Ibai eta Beñaten aurka, eta finala, berriz, Asier eta Iosuk, Onar eta Jokinen aurka.

Gaurtik, uztailak 13ra arte, aukera izango da herriko tabernetan porran jokatzeko eta ateratako dirua txapelketako gastueri aurre egiteko erabiliko da.

Urtero bezela, aurtengo honetan ere, 2. saria herritar batek egindakoa izango da. Oraingoan, Aidor Aizpuruk egin dizkigun kuadroak izango dira. Eskerrik asko Aidor, artista!

DISPERTSIOARI EGURRA!!!