Sentsazio gazi gozo horrekin amaitu arren, aurtengo txapelketa orokorrean oso ongi joan zaigula esan dezakegu, 28 parte hartzaile eta 7 ordezko, 58 partidatatik 56 jokatzea lortu da, finalaren egunean jendetza batu genuen San Andresen... Baina esan beharra dugu gure zailtasunak be izan ditugula bidean: inoiz baino ordezko gehiagoren beharra izan dugu lesioak medio eta semifinal eguna bertan behera utzi behar izan genuen eguraldiagatik.
Beraz, eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen, parte hartzaileei txapelketak suposatzen duen konpromiso mailagatik, ordezkoei, Xabati oroigarri eder horiengatik, Gotzoni eta Ibairi final egunean aurkezle eta epaile lanengatik, Jon eta Fernani final eguneko argazkiengatik, herriko pelota taldeari eta San Andres elkarteari!!
Hurrengo urterarte!! Dispertsioari egurra!!!