Pelota txapelketako finala

XVI. Asier ta Iñakiren omenezko pilota txapelketako finala jokatuko da, uztailak 8an, 19:00etan, San Andresko jaixetan.

Aipatzekua da, aurten be, parte hartzailien konpromisua, txapelketian fase ezberdinetan jokatu biharreko 44 partiduetatik 41 jokatu diralako. Uztailaren 8xan, XVI. txapelketiari amaiera emateko azken 2 partiduak jokatuko dira eta parte hartzailiok urteroko argazkia atera ostian, San Andresen afalduko dogu.

Iaz moduan, porria egongo da tabernetan, eta, saria, batutako diruaren erdia izango da. Egin apustu!!

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!!!

DISPERTSIOARI EGURRA!