Esandako moduan, gaur hasi eta uztailak 8an emango zaio amaiera txapelketari. Ondorengoa izango da txapelketaren egitura: 1.fasetik 2.fasera 12 bikotetatik 8 pasatuko dira; 2.fasetik semifinaletara 4, eta, azkenik, uztailaren 8an final nagusia jokatuko da, San Andresen.
Bestalde, txapelketari jarraipena egiteko, iaz Markel Arizagak sortutako Asier ta Inaki aplikazioa izango dugu aurten ere. Bertan, albisteak, partidak eta sailkapenak jarraitu ahalk izango dira.
Azkenik, txapelketako kamisetak (neska eta mutil) aterako dira aurten ere. Hurrengo egunetan salgai jarriko dira 10 eurotan.