Aurtenguan 36 lagun apuntau dira, hau da, 18 bikotek jardungo dabe dispertsiuari egurra ematen, pelotaz eta lagunartiaz disfrutatziaz gain, noski!
Txapelketia aste hontan, apirilak 16, hasiko da eta finala San Andresko jaixetan, uztailak 9, jokatuko da. Honek 3 fase izango ditxu:
- 1go fasea: 6 bikoteko 3 talde. Talde bakoitzetik lehenengo bixak eta hirugarren bi onenak sailkatuko dira 2. fasera.
- 2. fasea: 4 bikoteko 2 talde. Talde bakoitzetik lehenengo bixak sailkatuko dira 3. fasera, hau da, semifinaletara.
- 3. fasea: 4 bikote, nor baino nor, finalerako txartelaren bila!
Aurretik aipatutako pelota girua eta lagunartia sustatze aldera, fase bakoitzeko lehen eta azken partiduetan saldia eta txorizua egongo da, partiduak jokatu ostian be indarrak berreskuratzeko!
Bukatzeko, komentatzia kamiseta berrixak atera dirala eta salgai daozela. Gainera, norbaitxek aurreko urtietako kamisetarenbat gustoko baldin badaka badare be batzuk!