Izen zientifikoa: Platanus x hispanica. Izena euskaraz: Platanondo arrunta. Kokapena: Kainoi fabrikako iturria. Jatorria: Ekialde Hurbileko P. Orientalis espeziearen eta Ameriketako Estatu P.occidentalis-aren arteko hibrido bat izan daiteke, hibrido bertakotua. Adina: 40-50 urte izan ditzake. Loraldia: Udaberrian, apiril eta maiatzean, loratzen da eta fruituak uda amaieran ematen ditu. Neurria: Zuhaitz ertain handia da eta inausi ezean 40 metrotarainoko garaiera har dezake. Askotan baina, gorantz haz dadin galarazteko, inausketa bereziak egiten zaizkio, “katu buru” teknikarekin. Erabilera ohikoena: Itzaletarako landatzen da sarri eta, zenbaitetan, egurretarako ere bai. Inausketak eta kutsadura oso ondo jasaten ditu eta ohikoa da herriguneetan. Plaza Zaharreko zuhaitzak ere espezie berekoak dira eta ibaian ere bada bertakotutako aleren bat.
Hobeto zaintzeko proposamenak
Ondo inausi
Ondo edo gaizki inausteak eragin handia du zuhaitzaren osasunean eta ondorioz, gizakiarekiko elkarbizitzan ere bai. Beraz, gomendagarria da inausketak ongi eta helburu zehatz batekin burutzea.
Balioa eman
Zuhaitzak eta eremuak utzita egotearen itxura dute eta ondo legoke beste trataera bat ematea, adibidez, lekuari eta zuhaitzari balioa emanez eta ingurua egokituz.
Lekua eraberritu
Ez legoke soberan obraren bat proiektatzea lekua eraberritzeko eta egokitzapen batzuk egiteko zuhaitza hobeto bizi dadin. Esaterako, tarteren batean lurra bistaratzea, lurrak arnasa hartu dezan. Mereziko luke gure aspaldiko kainoi fabrikako iturriari eta inguruari garai batean izan zuen balioa eta sona itzultzeko ahalegina egitea.