115 umek parte hartu zuten Mendaroko herri-kirol topaketan

Barren 2025ko mar. 24a, 10:19

Herri-kirol topaketa egin zuten zapatuan Mendaron, eta Soraluzeko, Debako, Mutrikuko eta Mendaro bertako LH3tik LH6ra arteko 115 umek parte hartu zuten.  Txikiagoek ere izan dute herri-kirol ezberdinak probatzeko aukera, Mendaroko Arno guraso elkartearen ekimenez. 

Herriko Enparantzan egitekoa zuten saioa, baina euria hasi zuen bete-betean, eta plaza bueltako aterpeetara mugitu behar izan zituzten kirolerako erreminta guztiak.

Frontoian jardun zuten lokotx batzen, zakua eroaten eta giza-probetan; udaletxeko atarian jarri zuten ingudea, eta Herriko Enparantzako etxeepetan jardun zuten txikiek, hainbat modalitatetan. Herri-Kirol federazioko lagunak eta Mutrikuko sokatira taldekoek ere jardun zuten umeei  laguntzen, eta bukaeran, saioan parte hartu zuten umeen kontrako tiraldia ere egin zuten mutrikuarrek.

Amaieran, parte-hartzaile guztiek ogitarteko eta freskagarri bana jaso zuten, Arno guraso elkartekoen eskutik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.