Soraluze, Mutriku eta Mendaroko umeek parte hartuko dute herri kirolen topaketan

Erredakzioa 2025ko mar. 19a, 08:00

Sokatiran, iaz egin zuten Herri Kirolen Egunean.

Herri kirolen topaketa egingo dute zapatuan Mendaron, eta herriko ikasleez gainera Soraluzekoek eta Mutrikukoek ere hartuko dute parte. 

Lehen Hezkuntzako 3-4-5-6. mailako ikasleek parte hartuko ahal izango dute, eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da eskola-kirolean izena emanda egotea.

Haur Hezkuntzako haurrentzat eta Lehen Hezkuntzako 1-2 mailako ikasleentzako ere txoko berezi bat prestatuko dute, haiek ere herri kiroletaz disfrutatu dezaten. Kasu honetan, ez da izenik eman beharko. Herriko Enparantzan egingo dute topaketa, 10:30etik 12:30era. 

Mendaroko Arno Guraso Elkartetik jakitera eman dutenez, topaketa honen helburua familia eta lagunartean herri kirol modalitate ezberdinak ezagutu eta beraietaz gozatzea da. Herri kirol saioa amaitu ondoren, mokadua banatuko dute Arnokoek. 

Informazio gehiago eta izen-ematea: arnogurasoelkartea.eus

Iaz Mendaron egin zuten herri kirolen jardunaldiko irudiak.