Gallas eta Etxebe, zazpi urtean palari lotuta

Plaentxia.eus 2015ko abe. 18a, 17:20

etxbegallas.jpg

Joseba Etxeberriak (39 urte) eta Jon Gallastegik (26 urte) palako bikotea osatzen dute orain dela zazpi urtetik. Elgoibarko pala klubean hasi ziren eta orain Soraluzen jokatzen dute. Palari lotuta orain arte bizitakoaren inguruan jardun dugu eurekin. (elkarrizketa osoa)

Nondik datorkizue palarako afizioa?

J.E: Orain dela 20urtetik lagunengandik. Gaztetan futbolean jarduten nuen eta utzi nuenean inguruan nituen lagunek bultzatuta; Calles, Unamuno...probatzen hasi nintzen eta barruraino sartu zitzaidan afizioa.

J.G: Aitarekin hasi nintzen San Andresen jokatzen orain dela 10 bat urte. Denboriarekin Etxebe, Calles eta beste batzuekin hasi nintzen palan jokatzeko geratzen eta horrela gaur arte.

Zer ikasi duzue elkarrengandik?

J.E: Jon-ek berezko ezaugarri izugarriak ditu, egunero ikasten dut zerbait beregandik. Teknika handia dauka eta indar izugarria. Jon palari osoa da, konpletoa eta gainera ez dut nik bakarrik pentsatzen hau.

J.G: Lehen zoro baten moduan irteten nintzen frontoira orain buruarekin . Ni 16 urterekin hasi nintzen Etxeberekin jokatzen eta bere esperientziatik izugarri ikasi dut. Etxeberekin indarra eta teknikak uztartzen ikasi ditut.

Elkarrekin bizitako momentu gozoena?

J.E: Lehen urteak izugarriak izan ziren ilusioz, jokoz eta motibazioz beterik geunden. Batera txapelketa batzuk ere irabazi ditugu eta hori ere gogoangarria da; besteak beste, Pasaian, Mendaron, Oiartzunen Euskal herriko txapelketa....

J.G: Bai, lehenengo bi urteetan 3.mailatik 1go mailara igotzea lortu genuen. Astero Etxeberekin jokatzea handia zen niretzat, eta maila ematen genuenez asko gozatzen genuen. Gainera apaltasunetik esanda beti ere, nahiko errez lortu genuen lehen mailara igotzea.

pala12.jpg

Pala afizioa badago ?

J.E: Nafarroan, Bizkaian eta Gipuzkoa Donostialdean dago afizioa gehienbat.

J.G: Inguru honetan Soraluze eta Elgoibarren egon da azken urteetako afizio handiena.

Urte gorabeheratsua izan duzue aurten.

J.E: Arrazoi garrantzitsu bat da lehen astean 4 egunetan entrenatzen genuela eta orain 1. Hala ere, mailari eustea lortu dugu. Esan daiteke hasierako urte izugarri horietatik bizitzen egon garela denboraldi bat eta iritsi da eguna hori ez dela nahikoa inguruko palarien maila asko igo delako.

J.G: Geroz eta pala elkarte gehiago dago eta horrek txapelketaren maila igo du. Hori dela eta 3.mailara ez jeisteko burruketan ibili behar izan dugu aurten

Jeitsiera promozioan mantendu zenuten maila

J.E: Irabazi beharreko partidu bat moduan hartu genuen, urteetako esfortzua eta gero, maila galtzea atzerapauso handia litzatekeelako

J.G: . Urteetan maila ematen egon eta gero ezin genuena onartu da Soraluzeko pala klubeko jokalari moduan maila galtzea.

Mutrikuko final-erdietan Etxebek eta Jurgik Gallas eta Pontxiren kontra jokatu duzue.

J.E: Elkarren aurka jokatzea berezia izan da, nik Jon beti zaindu izan dut anaia balitz moduan. Aurten beste 4 palari daude jokatzen ( Ximun, Jurgi, Asier eta Jon) eta horien ilusioa eta gogoak somatzen ditut eta handia da hori.

J.G: Aste honetan izan dugun moduko tentsiorik ez dugu inoiz izan, ederra izan da. Frontoira irten eta Etxebe beste kolore batekin ikusteak sortu zidan halako… zaila da berbaz azaltzea.

Joseba entzun beharko zenituen...

J.E: beteranoa naizenez errespetu handia didate eta Jurgik entzun behar izan ditu gehiago kar-kar-kar. Gainera ni normalean ez naiz partiduen aurretik zirikatzen jarduten duen horietakoa eta beraz bueltan ere ez dut normalean horrelakorik jasotzen.

Jon zuk botako zenituen zeureak....

J.G: Normala den moduan zirikatu beharra dago batzutan jaso eta aldenean eman kirolegea da beti ere errespetutik eta giro onean. Kasu honetan nik Jurgiri bota dizkiot gehienak bera ere zirikatzailea da eta oraingoan entzun behar izan du kar-kar-kar

Nola ikusten duzue zapatuko finala?

J.G: Aurkariak ezagutzen ditugu eta partidu zaila izango da.

J.E: Jon-ek bere izena jarri du palaren munduan, beldurra diote kar-kar-kar

Hurrengo urtera begira?

J.E: Ez daukat garbi jarraituko dudan ala ez. Urteak aurrera doaz, gorputzak ez du berdin erantzuten eta batzutan jakin beharra dago noiz gelditu. Gazteak gogor datozela ikusteak asko pozten nau.

J.G: Jokatzen jarraitzea espero dut, Etxeberekin.

pala14.jpg