Jokin Muñozek podiuma zapaldu du Donostian

Plaentxia.eus 2015ko abe. 14a, 15:08

12381109_10153263284571592_2094435415_o.jpg

Jokin Muñoz bigarren postuan sailkatu zen Donostiako hiru mendien krosaren III.edizioan. Jokinek 1:03:00ko denboran egin zuen 15 kilometroko ibilbidea eta Mikel Albeniz lasterketako irabazlearengandik bi minutura helmugaratu zen.

 

Korrikalariek eguraldi ezin hobearekin eman zioten hasiera ibilbideari Kontxako hondartzatik. Igeldi, Urgull eta Ulia mendiak zeharkatu zituzten eta Boulevard-ean amaitu zuten lasterketa. 

Sentsazio onak

Jokinek esan digu "ikaragarri" gozatu zuela lasterketa, "eguraldi ona egin zuen eta jende asko gerturatu zen lasterketa ikustera eta horrek korrika egiteko motibazioa handitzen du. Gainera fisikoki oso sentsazio onekin amaitu nuen lasterketa. Lasterketa gogorra izan arren paisaia ederra da eta merezi izan du".

Argazkiak: Irati Iñurrieta