Asteburuko emaitzak:
Azaroak 28, zapatua
Gorengoen Erregional maila
Taldeak: Antzuola K.E 2 - 3 Soraluze "A" C.F
Goleatzaileak: Borja Etxeberria (1), Unai Cabo (1) eta Julen Riveras (1).
Sailkapena: 8. 16pt
Azken minutuetan sufritzen
Lehen minututik serio atera zen Soraluzeko taldea Eztala(Antzuola) futbol zelaiko berdegunera. Soraluzeko erdilariek baloia alde batetik bestera ukitzen jardun zuten lehen zati osoan. Atzelariak gogor eta akatsik egin gabe eta aurrelariak denboraldiko lehen zatirik eraginkorrena egin zuten areara iritsi zen ia guztia sare barrura bidaliz. 4. minutuan Unai Cabok egin zuen lehen gola taldekide batek buruz egindako pase batek Antzuolako defentsa gainetik pasa zuela aprobetxatuz (0-1). 29. minutuan inor baino biziago ibili zen Borja Olaizola, Unai Caboren falta jaurtiketaren aldaratzea sare barrura bidaltzeko (0-2). 40. minutuan ordurarte egindako partida bikaina biribildu zuen Julen Riveras-ek ezker hegaletik egindako jaurtiketarekin gola eginez (1-3). Bigarren zatian etxeko taldeak gora egin zuen amorruak eta irabazteko nahiak bultzatuta eta Soraluzekoak estu hartu zituzten. Partidaren azken 10 minutuetan (2-3) Sorak asko sufritu zuen, falta bat bestearen atzetik, jokoa moztuta, ezin lehen zatiko moduan baloia ikutu eta kontzentrazioa mantentzeko ere nahioka lan. Amaieran, Soraluzek 3 puntuak etxera ekarri zituen sailkapenean 8. posturaino saltoa eginez. Aste honetan Urkomendi14 F.K taldea hartuko du Ezozin.
1go Jubenilen maila
Taldeak:Urola K.E 2 - 3 Soraluze C.F
Goleatzaileak: Carlos De Cos (1), Mauricio Romero (1) eta Koldo Aragon (1).
Sailkapena: 5. 16pt
1go Infantilen maila
Taldeak: Soraluze C-F 5 - 2 Burumendi F.G. "B"
Goleatzaileak: Julen Gonzalez (1), Beñat Goenaga (1), Aitor Romero (1) eta Ander Murgizu (2)
Sailkapena: 4. 12 pt
Antzuola eta Sora "A"ren arteko partidua/Argazkiak: Gaizka Azkarate